Mask aintzira | |
---|---|
![]() | |
Datu orokorrak | |
Garaiera | 19 m |
Mota | aintzira |
Luzera | 16 km |
Azalera | 89 km² |
Sakonera | 58 m |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 53°37′19″N 9°22′56″W / 53.621944444444°N 9.3822222222222°W |
Estatu burujabe | ![]() |
Province of Ireland | ![]() |
Irlandaren banaketa administratiboa | ![]() |
Hidrografia | |
Betebidea | ikusi
|
Arroaren azalera | 867 km² |
Mask aintzira (ingelesez: Lough Mask, irlanderaz: Loch Measca)[1] Irlandako mendebaldeko kareharrizko aintzira bat da. 83 km2 ditu eta Galway eta Mayo konderrien artean dago. Corrib aintzira aintziraren iparraldean dago. Lough Mask beste bi lakuren erdian dago eta haren urak, Corrib Ibaiarenbidez, Galway barrena, Galway Badian itsasoratzen dira. Carra aintzirak Mask aintziran zuzenean isurtzen du, eta haren jarioak Corrib aintziran sartzen dira lurpeko erreka baten bitartez, Cong ibaia deitzen zaiona.
Mask aintzira Irlandako laugarren aintzira handiena da azaleran, eta seigarren handiena Irlandako uharteko aintziren artean. Aintziraren ekialdea sakontasun gutxikoa da eta uharte anitz ditu. Beste erdia (Goiko Mask aintzira) askoz sakonagoa da, eta 58 metroko gehienezko sakonera du.[2]Lough Masken batez besteko sakonera 15 metrokoa da.[3] Bere ur-bolumena 1,3 km3-koa da[4], Irlanda uharteko bigarren handiena, Lough Neaghen ondoren.